2006-12-21

MINTZAKIDE LEKU BERRIRA DOA

Leku berrira joan gara:

www.blogak.com/euskara

Adeitsuki

Josu Lavin

2006-12-20

Baldintza eta ondorioa gaztelaniaz

Gaztelaniaz Optativoko Ondorioa itzultzeko bi denbora ditugu:

Condicional: cantaría
eta
Condicional Perfecto: habría cantado

CANTARÍA (pero no canto) euskaraz: KANTATZEN NUKE
CANTARÍA (pero no voy a cantar) euskaraz: KANTATUKO NUKE

HABRÍA CANTADO (pero no he cantado) euskaraz: KANTATU NUKE

Azken hau itzultzeko Euskaltzaindiaren Euskara Batuan ondoko biok erabiltzen dira:

1) KANTATUKO NUKEEN
eta
2) KANTATUKO NUEN

baina hauen benetako esannahia oso bestelakoa da:

1) PROBABLENTE IBA A CANTAR
eta
2) (REALMENTE) IBA A CANTAR

"KANTATUKO" inkompatiblea da denbora perfektu batekin, nola den "habría CANTADO"

Optativoko baldintza itzultzeko' gaztelaniazko bi denbora ditugu:

Pretérito imperfecto de subjuntivo: CANTASE
eta
Pretérito pluscuamperfecto de subjuntivo: HUBIESE CANTADO

SI CANTASE (pero no canto) euskaraz: KANTATZEN BANU
SI CANTASE (pero no voy a cantar) euskaraz: KANTATUKO BANU

SI HUBIESE CANTADO (pero no he cantado) euskaraz: KANTATU BANU

Gaztelaniaz ba daude subjunktivoko iraganaldian beste forma hauek ere CANTARA (CANTASEren ondoan) eta HUBIERA (HUBIESEren ondoan) CANTADO, zeinak benetan SUBJUNKTIVOkoak baitira. Beste mezuren bat dedikatuko diogu subjuktivoari.

2006-12-19

HITANO

Euskaltzaindiak finkatuak ditu ADIZKI ALOKUTIBOAK, hau da, HIKAKO MOLDEA: TOKA ETA NOKA.

Hemen klikatuz neuk prestatu dudan dokumentu batera helduko zara, non alfabetikoki ordenaturik baitaude erabakitako adizki guztiak.

Hona hemen lehenengo biak:

da (forma neutroa)
duk (toka)
dun (noka)

dabil (forma neutroa)
zabilek = zebilek (toka, biak dira zuzenak)
zabilen = zebilen (noka, biak dira zuzenak)

Zerrenda honetan ez dira agertzen hitanozko formarik ez daukaten adizkiak, adibidez, DUZUE, BANINTZ, e.a.

oxala!

Hona hemen OXALA hitza Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan:

oxala interj.: oxala hola mintzo balira!

Oxala hola mintzo balira! (baina zoritzarrez ez dira hola mintzo)
Oxala hola mintzo izan balira! (baina zoritzarrez ez dira hola mintzo izan)
Oxala hola mintzo izaten balira! (baina zoritzarrez ez dira hola mintzo izaten)
Oxala hola mintzo izango/izanen balira! (baina zoritzarrez ez dira hola mintzo izango/izanen)

OXALA interjekzioaren ordez AI erabil liteke:

Ai hola mintzo balira!
Ai hola mintzo izan balira!
Ai hola mintzo izaten balira!
Ai hola mintzo izanen/izango balira!

Azkenik, bada, OXALA eta AI interjekzioen ordez AIT- menderagailua erabil liteke, baina aditz laguntzailea ohikoa ez den lekuan agertuko zaigu, aurreratu egiten baita.

Ailira hola mintzo!
Ailira hola mintzo izan!
Ailira hola mintzo izaten!
Ailira hola mintzo izanen/izango!

Ikus dezagun AIT- menderagailua EGON aditzarekin adibidez:

Ailego hemen! (baina ez dago)
= ai hemen balego!
= oxala hemen balego!

Ailitz hemen egon! (baina ez da egon)
= ai hemen egon balitz!
= oxala hemen egon balitz!

Ailitz hemen egoten! (baina ez da egoten)
= ai hemen egoten balitz!
= oxala hemen egoten balitz!

Ailitz hemen egongo! (baina ez da egongo)
= ai hemen egongo balitz!
= Oxala hemen egongo balitz!

2006-12-18

PRAKTIKA

Gaur arratsaldean praktikara eraman dugu asteburuan ikasitako IZAN aditza.

Lehenik zutabeka esan dituzte ikasle batzuek, baina berehala konturatu gara zeharo aspergarria zela kanta mota hori:

naiz, zara, da, gara, zarete, dira
nintzen, zinen, zen, ginen, zineten, ziren
banintz, bazina, balitz, bagina, bazinete, balira
nintzateke, zinateke, litzateke, ginateke, zinatekete, lirateke

eta pasatu gara benetako jokora.

UKAN aditza ere eman diet fotokopiatuta, zeren IZAN eta UKAN aditzetako formak agertu bailitezke aditz jolas honetan.

Neuk orainaldiko forma ematen nien eta haietariko batek orainaldiko forma hori errepikatu eta jarraian iraganaldian, baldintzan eta ondorioan.

Josuk: DIRA
Ikasleak: DIRA, ZIREN, BALIRA, LIRATEKE

Josuk: DUT
Ikasleak: DUT, NUEN, BANU, NUKE

Baina berehala hasi naiz aldaketak egiten eta luzatzen honela:

Josuk: ZUEK ZARETE
Ikasleak: ZUEK ZARETE, ZUEK ZINETEN, ZUEK BAZINETE, ZUEK ZINATEKETE

Josuk: EZ DUGU
Ikasleak: EZ DUGU, EZ GENUEN, EZ BAGENU, EZ GENUKE

Batzuek begiratzen zituzten beren aditz quadroak, baina niri bost axola, zeren nahi bainuen beste ikasleek lau denborak entzun zitzaten.

Josuk: AULKITIK ERORI DA
Ikasleak: AULKITIK ERORI DA, AULKITIK ERORI ZEN, AULKITIK ERORI BALITZ, AULKITIK ERORI LITZATEKE

Josuk: EGURALDI ONA EGITEN DU
Ikasleak: EGURALDI ONA EGITEN DU, EGURALDI ONA EGITEN ZUEN, EGURALDI ONA EGITEN BALU, EGURALDI ONA EGITEN LUKE

Josuk: KLASEAN KANTATZEN EGON GARA
Ikasleak: KLASEAN KANTATZEN EGON GARA, KLASEAN KANTATZEN EGON GINEN, KLASEAN KANTATZEN EGON BAGINA, KLASEAN KANTATZEN EGON GINATEKE

Josuk: EZ DUZU EZER ENTZUNGO
Ikasleak: EZ DUZU EZER ENTZUNGO, EZ ZENUEN EZER ENTZUNGO, EZ BAZENU EZER ENTZUNGO, EZ ZENUKE EZER ENTZUNGO

Uste dut ezen adibide horiekin proposatzen ari naizen metodoa ulertzen duzuela, ezta?

Ez dira, beraz, aditzak horrela ikasten gordin-gordinik, baizik eta kontextu naturalizatuagoetan.

Ez dut interes berezirik aditz denboren izenak eta terminologia gramatikala ikas ditzaten, nola izan bailiteke:

IKASI BAGENU: Ikasi aditzaren modu optativoko baldintza perfektua, lehenengo persona pluralekoa.

Niri interesatzen zaidana da ezen IKASI BAGENU esatean edo entzutean BAI, BAINA EZ DUGU IKASI beren garunean hauteman dezatela, eta relaziona dezatela IKASI BAGENU hori dagokion orainaldiarekin: IKASI DUGU, zeren IKASI DUGU formatik badakite ateratzen beste hirurak:

IKASI DUGU, IKASI GENUEN, IKASI BAGENU, IKASI GENUKE

Ea norbaitek blog honetako ideiaren bat lapurtzen didan! Oxala!

izan banintz

Aurreko mezuan:

BANINTZ, IZATEN BANINTZ eta IZANGO BANINTZ

baldintzak aipatu ditugu eta paraleloki dihoazkien optativoko ondorioak:

NINTZATEKE, IZATEN NINTZATEKE eta IZANGO NINTZATEKE

baina ez dugu aipatu baldintza perfektua: IZAN BANINTZ

ez eta ondorio perfektua ere: IZAN NINTZATEKE

Adibidez:

Beldur izan banintz (baina ez naiz beldur izan)

Beti desatsegina izan nintzateke (baina ez naiz beti desatsegina izan)

2006-12-17

Kontuz gaztelaniarekin

Adiskideok,

Optativoko Baldintzako hiru formak hauek:

BANINTZ
IZATEN BANINTZ
eta
IZANGO BANINTZ

itzulpen bakarra izan ohi dute gaztelaniaz: SI FUESE

Hala ere, euskaraz zeharo desberdinak dira, hain diferenteak nolakoak baitira beste hiru hauek:

NAIZ
IZATEN NAIZ
eta
IZANGO NAIZ

Adibidez:

Beldur banintz (baina ez naiz beldur)
Beldur izaten banintz (baina ez naiz beldur izaten)
Beldur izango banintz (baina ez naiz beldur izango)

Berdin gertatzen da Optativoko Ondorioko beste hiru forma hauekin:

NINTZATEKE
IZATEN NINTZATEKE
eta
IZANGO NINTZATEKE

zeinak berdin itzultzen baitira gaztelaniara: SERÍA

Adibidez:

Beti desatsegina nintzateke (baina ez naiz beti desatsegina)
Beti desatsegina izaten nintzateke (baina ez naiz beti desatsegina izaten)
Beti desatsegina izango nintzateke (baina ez naiz beti desatsegina izango)

Dudarik? Bai? Galdetu diezadazu, otoi!

Erantzuteko prest egon naiz, nago, egoten naiz eta egongo naiz.

16 + 8 = 24 aditz denbora

INDIKATIVOA + KE = BEHARBADA + INDIKATIVOA

naiz + ke > naizateke
nintzen + ke > nintzatekeen

ORAINALDI PROBABLEA: naizateke = beharbada naiz
IRAGANALDI PROBABLEA: nintzatekeen = beharbada nintzen

ORAINALDI PROBABLE PERFEKTUA: izan naizateke = beharbada izan naiz
IRAGANALDI PROBABLE PERFEKTUA: izan nintzatekeen = beharbada izan nintzen

ORAINALDI PROBABLE IMPERFEKTUA: izaten naizateke = beharbada izaten naiz
IRAGANALDI PROBABLE IMPERFEKTUA: izaten nintzatekeen = beharbada izaten nintzen

ORAINALDI PROBABLE FUTUROA: izango naizateke = beharbada izango naiz
IRAGANALDI PROBABLE FUTUROA: izango nintzatekeen = beharbada izango nintzen

Laburbilduz:

INDIKATIVOkoak: 8
naiz, izan naiz, izaten naiz, izango naiz
nintzen, izan nintzen, izaten nintzen, izango nintzen

INDIKATIVO PROBABLEkoak: 8
naizateke, izan naizateke, izaten naizateke, izango naizateke
nintzatekeen, izan nintzatekeen, izaten nintzatekeen, izango nintzatekeen

OPTATIVOKO BALDINTZAkoak: 4
banintz, izan banintz, izaten banintz, izango banintz

OPTATIVOKO ONDORIOAkoak: 4
nintzateke, izan nintzateke, izaten nintzateke, izango nintzateke

16 aditz denbora

ORAINALDIA: naiz
IRAGANALDIA: nintzen
BALDINTZA: banintz (baina ez naiz)
ONDORIOA: nintzateke (baina ez naiz)

ORAINALDI PERFEKTUA: izan naiz
IRAGANALDI PERFEKTUA: izan nintzen
BALDINTZA PERFEKTUA: izan banintz (baina ez naiz izan)
ONDORIO PERFEKTUA: izan nintzateke (baina ez naiz izan)

ORAINALDI IMPERFEKTUA: izaten naiz
IRAGANALDI IMPERFEKTUA: izaten nintzen
BALDINTZA IMPERFEKTUA: izaten banintz (baina ez naiz izaten)
ONDORIO IMPERFEKTUA: izaten nintzateke (baina ez naiz izaten)

ORAINALDI FUTUROA: izango naiz
IRAGANALDI FUTUROA: izango nintzen
BALDINTZA FUTUROA: izango banintz (baina ez naiz izango)
ONDORIO FUTUROA: izango nintzateke (baina ez naiz izango)

Singularreko lehenengo personan ezarri ditudanarren' erraz osatu ahal dira beste personak ere, ezta?

Oharra:

PERFEKTUA = burutua, amaitua, bukatua
IMPERFEKTUA = bututugabea, amaitugabea, bukatugabea
FUTUROA = burutzekoa, geroaldia

Orainaldi futuroa' geroaldi bat da orainaldiarekiko' orainalditik gerora doana.
Iraganaldi futuroa' geroaldi bat da iraganaldiarekiko' iraganalditik gerora zihoana.

izan, izaten, izango (da)

Geuk argitaratuko ditugun hiztegietan IZAN aditzari dagokion sarrera honela agertuko da:

izan, izaten, izango (da).

Parentesi arteko (da) horrek adierazten du ezen IZAN aditzaren laguntzailea IZAN bera dela, beraz IZAN, IZATEN eta IZANGO formak jadanik memorizaturik ditugun hauekin guztiokin kombinatu ahal ditugu:

naiz, nintzen, banintz, nintzateke
zara, zinen, bazina, zinateke
da, zen, balitz, litzateke
gara, ginen, bagina, ginateke
zarete, zineten, bazinete, zinatekete
dira, ziren, balira, lirateke

3 X 4 = 12

Honela lortzen ditugu 12 aditz denbora berri.

2006-12-16

UKAN aditza

Ondoko estekan:

http://euskara.wikispaces.com/space/showimage/UKAN.doc

UKAN aditzaren lau denbora basikoak agertzen dira, zeinak ikasi behar baitira buruz, bai zutabeka:

dut, duzu, du, dugu, duzue, dute
nuen, zenuen, zuen, genuen, zenuten, zuten
banu, bazenu, balu, bagenu, bazenute, balute
nuke, zenuke, luke, genuke, zenukete, lukete

bai lerroka:

dut, nuen, banu, nuke
duzu, zenuen, bazenu, zenuke
du, zuen, balu, luke
dugu, genuen, bagenu, genuke
duzue, zenuten, bazenute, zenukete
dute, zuten, balute, lukete

Modu honetara' bikain antolaturiko datu-base egoki bat sortzen dugu geure garunean, zeina behin automatizatuz gero oso eraginkorra eta efektivoa izango baita.

naiz, nintzen, banintz, nintzateke

Hamar urteko nire ikasleek asteburu honetan honetara ikasiko dute IZAN aditza:

Batetik zutabeka:

naiz, zara, da, gara, zarete, dira
nintzen, zinen, zen, ginen, zineten, ziren
banintz, bazina, balitz, bagina, bazinete, balira
nintzateke, zinateke, litzateke, ginateke, zinatekete, lirateke

eta beste alde batetik lerroka:

naiz, nintzen, banintz, nintzateke
zara, zinen, bazina, zinateke
da, zen, balitz, litzateke
gara, ginen, bagina, ginateke
zarete, zineten, bazinete, zinatekete
dira, ziren, balira, lirateke

Bigarren modu honek berebiziko garrantzia hartzen du, baldin eta adizki bakoitza ozenki esatearekin batera haren esannahiaz isilean jabetzen bagara. Adibidez: BANINTZ ozenki esan ostean geure buruari isilean baina ez naiz esan behar diogu, eta NINTZATEKE esan ostean berdin-berdin.

NAIZ... NINTZEN... BANINTZ... (baina ez naiz)... NINTZATEKE... (baina ez naiz)

ZARA... ZINEN... BAZINA... (baina ez zara)... ZINATEKE (baina ez zara)

DA... ZEN... BALITZ... (baina ez da)... LITZATEKE (baina ez da)

GARA... GINEN... BAGINA... (baina ez gara)... GINATEKE (baina ez gara)

ZARETE... ZINETEN... BAZINETE... (baina ez zarete)... ZINATEKETE (baina ez zarete)

DIRA... ZIREN... BALIRA... (baina ez dira)... LIRATEKE (baina ez dira)

Proba dezazue!

Euskal Literatura Komputerizatua

Ondoko bi leku hauetan:

http://klasikoak.armiarma.com/kgriburuz.htm

http://www.vc.ehu.es/gordailua/

Euskal literatur obra asko aurkitu ahal dituzue, zeinen arteko asko eta asko neuk digitalizatu bainituen duela zenbait urte.

Gehien estimatzen dudan lana LEIZARRAGArena da, zeren ahalegin ikaragarria izan bazen ere, gozatu bainuen eta atsegin hartu, mila eta berrehun ordu hartara emanik.

Adeitsuki

Blog honen erruduna



LAGUNTZA

Euskara Erkide Batua izeneko projektu honekin norbaitek ekonomikoki kolaboratu nahi izan badeza' nahi duen diru-kopurua ingresa dezake ondoko kontuan:

CAJA LABORAL - EUSKADIKO KUTXA
3035-0083-27-0830007420

Adeitsuki

Josu Lavin

Atemporala

Modu Optativoko denbora biak (baldintza eta ondorioa) atemporalak direla esan dugu, hau da, denboratik at daudela adierazpen irrealak direlako.

Modu Indikativoan, ordea, ORAINALDIA dugu eta harekin batera eta paraleloki IRAGANALDIA, zeina baita orainaldi memorizatua.

Optativoa da Indikativoaren kontrakoa suposatzea (optativoko baldintzaren bidez) edo Indikativoaren kontrakoa ondorioztatzea (optativoko ondorioaren bidez). Ikusi bezala, optativoa paraleloki dihoakio indikativoari.

Modu Indikativoan ORAINALDIA eta IRAGANALDIA dauzkagu, zeren bi hauek baitira realak diren bakarrak.

Eta etorkizuna?

Etorkizuna? Bon, batzuena oso beltza izango da.

Etorkizuna oraindaino real bihurtu ez den mundua da. Oraino probablea edo posiblea dena da etorkizun.

Betor etorkizuna!
Biz orainaldia!
Bihoa iraganaldia!

OHARRAK:
betor = etor bedi
biz = izan bedi
bihoa = joan bedi

Egia eta gezurra

Errepara iezaiezu hiru bikote hauei:

egia-gezurra
reala-irreala
baieztapena-ukapena

Josu Lavin naiz baieztapen real bat da, eta gainera egia da ni Josu Lavin bainaiz.

Ez naiz Josu Lavin ukapen real bat da, eta gainera gezurra ni Josu Lavin naiz eta.

Josu Lavin nintzateke baieztapen irreal bat da, eta gainera gezurra ni Josu Lavin naizelako.

Ez nintzateke Josu Lavin ukapen irreal bat da, eta gainera egia zeren ni Josu Lavin naizen.

Beraz, egia ala gezurra den kontutan hartu gabe:

Indikativoarekin baieztapen realak (naiz, nintzen) eta ukapen realak (ez naiz, ez nintzen) egiten ditugu, eta
Optativoarekin baieztapen irrealak (nintzateke) eta ukapen irrealak (ez nintzateke) egiten ditugu.

Egia eta gezurra ez dira gramatikalki verboetan adierazten, baizik eta verbetan.

verba = hitz, ele, berba (bizkaieraz)
verbo = aditz

VERBA hitza mendebaldeko euskaran BERBA ahoskatzen da eta ahoskatu bezala idazten.

Aberatsa izango banintz

Aberatsa banintz esaten duenak bere buruan ez naiz aberatsa dauka.

Aberatsa izango banintz esaten duenak, ordea, ez naiz aberatsa izango dauka bere buruan.

Zoriontsua nintzateke ondorioztatzen duenak ez naiz zoriontsua dauka buruan.

Zoriontsua izango nintzateke ondorioztatzen duenak, ordea, ez naiz zoriontsua izango dauka buruan.

Aberatsa dela dakienak kontrakoa suposa dezake: Aberatsa ez banintz
eta
Aberatsa izango dela dakienak kontrakoa suposatzeko esango du: Aberatsa izango ez banintz

Privatuki ere galderak egin dietzadakezue:

josulavinAThotmail.com

AT = @

2006-12-15

Optativoa

Aberatsa banintz, zoriontsua nintzateke

Irreala den adierazpen hau realak diren beste bi hauen gainean oinarrituta dago:

Ni ez naiz aberatsa
Ni ez naiz zoriontsua

Optativoko Baldintza' Indikativoaren kontrakoa suposatzea da:

BANINTZ (baina ez naiz)

eta

Optativoko Ondorioa' Indikativoaren kontrakoa ondorioztatzea da:

NINTZATEKE (baina ez naiz)

Orain kompara ditzagun bi hauek:

1) ABERATSA BANINTZ, ZORIONTSUA NINTZATEKEela esan dizuet

2) ABERATSA BANINTZ, ZORIONTSUA NINTZATEKEela esan nizuen

DIZUET orainaldiko adizkia' NIZUEN bihurtzen da iraganaldian.

Reala dena, hau da, indikativoko adizkiak ORAINALDItik IRAGANALDIra doaz irremediableki, hain zuzen ere' realak direlako; baina irrealak diren BANINTZ eta NINTZATEKE optativoko formak ez dira eraldatzen irrealak direlako.

Indikativoa temporala da: orain orainaldia dena bihar iraganaldia izango da.

Optativoa, ordea, atemporala da (denboratik at dago): orainaldia inoiz izan ez dena ezin baita iraganaldi bihurtu.

Adiskideok, nahi izan dezazuen guztia galdetu dezakezue.

LAU DENBORA BASIKO

Klikatu ondoko estekan:

http://euskara.wikispaces.com/space/showimage/IZAN.doc

non ikusiko dituzun IZAN aditzaren lau denbora basiko.

ORAINALDIA = Indikativoko Orainaldia
IRAGANALDIA = Indikativoko Iraganaldia
BALDINTZA = Optativoko Baldintza = BA + Optativoa
ONDORIOA = Optativoko Ondorioa = Optativoa + KE

KE partikula hau ORAINALDIArekin kombinaturik ORAINALDI PROBABLEA lortzen dugu:

naizateke = beharbada naiz
zarateke = beharbada zara
dateke = beharbada da
garateke = beharbada gara
zaratekete = beharbada zarete
dirateke = beharbada dira

eta IRAGANALDIArekin kombinatuta, logikoa denez, IRAGANALDI PROBABLEA:

nintzatekeen = beharbada nintzen
zinatekeen = beharbada zinen
zatekeen = beharbada zen
ginatekeen = beharbada ginen
zinateketen = beharbada zineten
ziratekeen = beharbada ziren

Honetara badakizkigu SEI aditz denbora:

ORAINALDI REALA: da
IRAGANALDI REALA: zen
BALDINTZA IRREALA: balitz
ONDORIO IRREALA: litzateke
+
ORAINALDI PROBABLEA: dateke
IRAGANALDI PROBABLEA: zatekeen

2006-12-14

NAIZ

ORAINALDIA: naiz
IRAGANALDIA: nintzen
BALDINTZA: banintz
ONDORIOA: nintzateke

Aurreko adizkiotan bi aditz modu ditugu: INDIKATIVOA eta OPTATIVOA

NAIZ eta NINTZEN indikativokoak dira, eta
BANINTZ eta NINTZATEKE modu optativokoak.

Euskaldun guztiok ongi ezagutzen dute noiz erabili behar diren NAIZ eta NINTZEN, baina ez da hori gertatzen BANINTZ eta NINTZATEKE formekin.

BANINTZ forman BA- aurrizkia agertzen zaigu, zeina ez baita adizkiaren parte, baina gure aurkezpenean horrela agertuko da BALDINTZA izeneko aditz denbora.

BA- hori ere NAIZ eta NINTZEN adizkiekin agertu ahal da.

BANAIZ eta BANINTZEN formek baldintza realak egiteko valio dute, hau da, indikativoko baldintzak dira.

BANINTZ optativoko baldintzak, ordea, baldintza irreala adierazten du, eta

NINTZATEKE formak ondorio edo konsequentzia irreala.

NAIZ agertzen den kasu guztietan, NINTZEN, BANINTZ eta NINTZATEKE agertu ahal dira. Adibidez:

Liburu bat irakurtzen ari naiz

esan ahal badugu, honek esan nahi du beste hiru hauek ere posible direla:

Liburu bat irakurtzen ari nintzen
Liburu bat irakurtzen ari banintz
eta
Liburu bat irakurtzen ari nintzateke

Mintzakide

Adiskideok,

Ongi etorri blog berri honetara non EUSKARA ikasteko topagune bat aurkituko baituzue.

Zuen galderek eta komentarioek blog honen nondik norakoa markatuko dute.

Ez zaitezte lotsa eta idatz!