Aberatsa banintz, zoriontsua nintzateke
Irreala den adierazpen hau realak diren beste bi hauen gainean oinarrituta dago:
Ni ez naiz aberatsa
Ni ez naiz zoriontsua
Optativoko Baldintza' Indikativoaren kontrakoa suposatzea da:
BANINTZ (baina ez naiz)
eta
Optativoko Ondorioa' Indikativoaren kontrakoa ondorioztatzea da:
NINTZATEKE (baina ez naiz)
Orain kompara ditzagun bi hauek:
1) ABERATSA BANINTZ, ZORIONTSUA NINTZATEKEela esan dizuet
2) ABERATSA BANINTZ, ZORIONTSUA NINTZATEKEela esan nizuen
DIZUET orainaldiko adizkia' NIZUEN bihurtzen da iraganaldian.
Reala dena, hau da, indikativoko adizkiak ORAINALDItik IRAGANALDIra doaz irremediableki, hain zuzen ere' realak direlako; baina irrealak diren BANINTZ eta NINTZATEKE optativoko formak ez dira eraldatzen irrealak direlako.
Indikativoa temporala da: orain orainaldia dena bihar iraganaldia izango da.
Optativoa, ordea, atemporala da (denboratik at dago): orainaldia inoiz izan ez dena ezin baita iraganaldi bihurtu.
Adiskideok, nahi izan dezazuen guztia galdetu dezakezue.
2006-12-15
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
2 comments:
Izkiriatu duzu.
Optativoa, ordea, intemporala da
Ez ote da oker mekhanographikoa edo edozelan ere ez al da hobeto izkiriatzea:
Optativoa, ordea, atemporala da?
Kaixo Erramun mintzakide jauna,
Zure komentarioak ongi etorriak dira blog honetan non Euskara Erkide Batua, esan nahi baita, EUSKARA irakasteko asmoa dudan.
Zeuk esan bezala, ATEMPORALA (denboratik at dagoena) egokiagoa da INTEMPORALA (denboragabea, noiznahikoa) baino.
Ikusten ahal duzunez mezua zuzendua dut.
Adeitsuki
Josu Lavin
Post a Comment