2006-12-16

UKAN aditza

Ondoko estekan:

http://euskara.wikispaces.com/space/showimage/UKAN.doc

UKAN aditzaren lau denbora basikoak agertzen dira, zeinak ikasi behar baitira buruz, bai zutabeka:

dut, duzu, du, dugu, duzue, dute
nuen, zenuen, zuen, genuen, zenuten, zuten
banu, bazenu, balu, bagenu, bazenute, balute
nuke, zenuke, luke, genuke, zenukete, lukete

bai lerroka:

dut, nuen, banu, nuke
duzu, zenuen, bazenu, zenuke
du, zuen, balu, luke
dugu, genuen, bagenu, genuke
duzue, zenuten, bazenute, zenukete
dute, zuten, balute, lukete

Modu honetara' bikain antolaturiko datu-base egoki bat sortzen dugu geure garunean, zeina behin automatizatuz gero oso eraginkorra eta efektivoa izango baita.

4 comments:

Erramun said...

Pedagogikoki iruditzen zait lan eta proposamen ona. Zeren, ongi esanik, du bikain antolaturiko datu-base egoki bat sortzen dugu geure garunean.

Josu Lavin said...

Kaixo Erramun,

Blog honek helburu pedagogiko eta didaktikoa edukiko du.

Uste dut ezen euskara irakastea eta ikastea askozaz errazagoa dela, baldin eta hizkuntzaren mekanismoak ezagutzen badira.

Euskaltzaindiaren Euskara Batuak ez daki explikatzen bere mekanismo proprioak, zeren mekanismo bat barik tramankulu bat besterik ez baita.

Euskaldunok ez dugu behar hizkuntza nazional modura tramankulu bat, baizik eta EUSKARA majuskulaz: Euskara Erkide Batua.

Erramun said...

Nik esan ahal dut kin nire experienzia professionala hainbat urtetakoa nola irakaslea an eskola primarioa ze ez dugula izan mekhanismo bat, razional bat kin phase differenteak eta programmatuak, irakasteko euskara haurrei.

Nik behintzat ez, aitortzen dut, eta beste enparauek ere askorik ez ze bestela helduko zitzaidan onda hondarren bat nola bai heltzen dira beste materia edo gaietan nola mathematika, ...

Gainera oso ondo dago izatea laburra post bakoitza eta argia.

Josu Lavin said...

Zuzen mintzo zara Erramun.
Neuk blog honetan explikatuko ditudanak inork ez ditu inoiz hain modu errazean explikatu, ez eta hain osoki.

Irakasleok neuk eskainiko ditudan lan hauek askozaz ere modu errazagoan irakats lietzaiekete beren ikasleei, zeren zerbait explikatzekotan' aldez aurretik ezagutzea eta jakitea komeni baita.

Kirolean bezala bertsolaritzan ere (atzo, adibidez) lehiatzea edo kompetitzea ez dago gaizki ikusirik. Beste alorretan ere berdin joka litekeela uste dut.
Neuk kompetitu eta lehiatu nahi dut euskararen profesional, euskaltzain eta gainerateko filologo karreradunekin.
Haiek egin behar izan luketen lana (baina ez dute egin) zeu bezalako eskola maisu batek egin beharra dauka, baina diferentzia tipi, txiki eta nniminno batekin: geuk ez dugu kobratzen geure izerdiaren ordaina.

Zorionak! (zeina ez baita knörrkeria bat)

Josu Lavin