2006-12-16

Aberatsa izango banintz

Aberatsa banintz esaten duenak bere buruan ez naiz aberatsa dauka.

Aberatsa izango banintz esaten duenak, ordea, ez naiz aberatsa izango dauka bere buruan.

Zoriontsua nintzateke ondorioztatzen duenak ez naiz zoriontsua dauka buruan.

Zoriontsua izango nintzateke ondorioztatzen duenak, ordea, ez naiz zoriontsua izango dauka buruan.

Aberatsa dela dakienak kontrakoa suposa dezake: Aberatsa ez banintz
eta
Aberatsa izango dela dakienak kontrakoa suposatzeko esango du: Aberatsa izango ez banintz

Privatuki ere galderak egin dietzadakezue:

josulavinAThotmail.com

AT = @

2 comments:

Erramun Gerrikagoitia said...

Blog hau iruditzen zait dela oso ona eta argiki explikatua.

Bestetik hori hon AT (@) iruditzen zait arras ona eta effektivoa. Izanik symbolo bat zergatik ez hartu izen egokia nola inglesezkoa, eta ez soil delako inglesezkoa baizik dudalako kausitzen egoki, airoso eta fite. Ba dakit lehenago ere kommentatu izan duzula eta nik erabiltzen dut ordutik tarteka, ez beti baina.

Josu Lavin said...

Zeuk badakizu Euskaltzaindiaren Euskara Batuan A BILDUA esaten dela.

Zer da @?
Hori da a bildua.
Hori da a bildu bat.

Zer dira @ eta @?
Horiek dira a bilduak.
Horiek dira bi a bildu.
Horiek dira a bildu bi.

AT forma laburra askozaz hobea da.

Maiz arroba edo arrova deitzen zaio, eta inoiz brometan algarroba entzuna eta esana daukat.