Hona hemen OXALA hitza Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan:
oxala interj.: oxala hola mintzo balira!
Oxala hola mintzo balira! (baina zoritzarrez ez dira hola mintzo)
Oxala hola mintzo izan balira! (baina zoritzarrez ez dira hola mintzo izan)
Oxala hola mintzo izaten balira! (baina zoritzarrez ez dira hola mintzo izaten)
Oxala hola mintzo izango/izanen balira! (baina zoritzarrez ez dira hola mintzo izango/izanen)
OXALA interjekzioaren ordez AI erabil liteke:
Ai hola mintzo balira!
Ai hola mintzo izan balira!
Ai hola mintzo izaten balira!
Ai hola mintzo izanen/izango balira!
Azkenik, bada, OXALA eta AI interjekzioen ordez AIT- menderagailua erabil liteke, baina aditz laguntzailea ohikoa ez den lekuan agertuko zaigu, aurreratu egiten baita.
Ailira hola mintzo!
Ailira hola mintzo izan!
Ailira hola mintzo izaten!
Ailira hola mintzo izanen/izango!
Ikus dezagun AIT- menderagailua EGON aditzarekin adibidez:
Ailego hemen! (baina ez dago)
= ai hemen balego!
= oxala hemen balego!
Ailitz hemen egon! (baina ez da egon)
= ai hemen egon balitz!
= oxala hemen egon balitz!
Ailitz hemen egoten! (baina ez da egoten)
= ai hemen egoten balitz!
= oxala hemen egoten balitz!
Ailitz hemen egongo! (baina ez da egongo)
= ai hemen egongo balitz!
= Oxala hemen egongo balitz!
2006-12-19
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
11 comments:
Nik bakarrik esan eta kommentatu ze iruditzen zait dagoela hobeto eta ere detektatzen errazago -visualki eta konzeptualki- baldin ait pertikulea izkiriatzen balitz (ze ez da izkiriatzen), izkiriatzen bada aparte emanik holan personalite proprioa ait horri.
Ze enklitiko izanteak ez du esan nahi derrigorrez joan behar duela adjunktatua, esaterakoan ere etorri naiz hor hori naiz hori izanik ere enklitikoa respektuz etorri' izkiriatzen da aparte ordez izkiriatu etorrinaiz.
Ait lira hola mintzo!
Ait lira hola mintzo izan!
Ait lira hola mintzo izaten!
Ait lira hola mintzo izanen/izango!
Ikus dezagun AIT- menderagailua EGON aditzarekin adibidez:
Ait lego hemen! (baina ez dago)
= ai hemen balego!
= oxala hemen balego!
Ait litz hemen egon! (baina ez da egon)
= ai hemen egon balitz!
= oxala hemen egon balitz!
Ait litz hemen egoten! (baina ez da egoten)
= ai hemen egoten balitz!
= oxala hemen egoten balitz!
Ait litz hemen egongo! (baina ez da egongo)
= ai hemen egongo balitz!
= Oxala hemen egongo balitz!
Agur, Josu, ene lehen bisita honetan.
Eskerrik asko gonbidapena luzatzeagatik. Saiatuko naiz idazten, baina ez naiz gauza hauetara sobera emana. Bereziki, interesekoa den zerbait, ekarpenen bat egin dezakedala uste dudanean idazten dut, beti ere ene ahalmenen arabera; badakit iritzi guztiak direla baliosak, kontua da ez dudala internet-sarea sobera zamatu nahi. Gainera, ene ikerketari erabat emana naiz, denbora guztia kentzen dit. Eta ene lanarekin apaltasunez jokatu ohi dut, ez dut "fama zibernetikoa" sobera maite.
Nolanahi ere den, gonbidapenari erantzuteko, begiratu dut gainetik zure "Mintzakide" hau, ea zerbait esateko kapaz nintzen edo ez ikusteko. Ni Beskoitzen ere banabil, pozten naiz Leizarragaren lanaz diozunarekin, eman zenituen orduengatik bakarrik diozu edo bera ikertzen zabiltza? Ez ditut ondo harrapatu zure blog honen izaera eta helburuak -eta zer da "euskara erkide batua"?-. Interesekoa iruditu zait, gainirakurketa egin eta gero, agian ene ikerketa-esparrutik urrunxeegi-edo, behintzat zure helburu nagusia agian irakastea bada. Eta irakatsi beharreko Euskara Batuaren nolakotasunaz eztabaidatzea dialektologikoki interesgarria zaidan arren, beharbada ezin izanen diot zure blog honi momentuz ekarpen handirik egin.
Adibidez, nik uste dut zure “Oxala” sarrera horretan lekutxo bat gorde ahal dela galdetzekoea euskararen berezko funtzionamenduan “Oxala”-dun egiturak beti ageri izan diren edo ez. Izan ere, mailegua da –uste dut hastapenean arabieratik edo, nahiz une zehatz honetan ez dakidan zuzen/zeharkako mailegutzaz, barkatu mesedez–, eta maileguaren aurretik “euskal hitz bat”, edo “0” edo “beste mailegu bat” egon ohi da. Nolako formak erabiltzen (dituzte?) zituzten lehengo euskaldunek hori adierazteko? Esapideren bat? Beharbada kontu hau zurrumurru historikozat joko duzu, ikasgeletara ekarri behar ez dena, baina ikasleek galderak egiten dituzte, eta nik uste dut irakasten zaiena zergatik irakasten zaien erakutsi behar zaiela. Hots, “berezko egitura” vs. “maileguzko egitura” dugunean, bataren berri izateak ez dakar bestea utzi behar denik, ez badugu garai bateko Felipe bigarrenak zioena gure egin nahi, bederen; euskararen berezko egituretan arreta jartzeak hobeto lagunduko die, nire ustez, hainbatetan arraroak egiten zaizkien euskal egiturak eta arauak barneratzeko. Azken batean, hizkuntza bat irakasten ari gara.
Kristina.
Gainera, Elhuyar hiztegi berriak "Oxala" bereziki Iparraldean erabiltzen dela dio; aztertu beharko litzateke "Oxala"-k norainoko agerpena duen Hegoaldeko herri-hizkeretan. Polita litzateke auzia haratago zabaltzea.
Kristina.
Mila esker, lehen lehenik, hemen parte hartzeagatik.
Neuk Leizarragaren obra ongi ikerturik daukat, zeren lapurtera klasikoa izanik baita neuk lehenik ikasi nuen euskara mota.
Orain, ordea, ez dut gehiago idazten lapurteraz eta erabaki dut ezen EUSKARA ERKIDE BATUAren alde eginen dudala lan.
Euskara Erkide Batua ez da Euskaltzaindiaren Euskara Batua, nahiz eta berdintsuak diren.
Euskara Erkide Batua alde eta aldi guztietako euskarak hartzen ditu bere barne.
Adibidez, Euskaltzaindiaren Euskara Batuan ezin dira egin nire aditz jolasak:
etorri da, etorri zen, etorri balitz, etorri litzateke
zeren ETORRI LITZATEKEren ordez ETORRIKO ZATEKEEN eta ETORRIKO ZEN proposatzen baitute.
Enetako ETORRI ZEN eta ETORRIKO ZATEKEEN formek ez dute balio ondorio perfektua adierazteko, nahiz eta popularki hala omen den.
Neuk hemen EUSKARA ERKIDE BATUA irakatsiko dut, zeren hauxe baita neuk erabiliko dudan euskara.
Sentitzen dut, baina neuk ezin dut kompartitu Euskaltzaindiaren proposamena, zeren hagitz kaltegarria iruditzen baitzait euskarendako berarendako.
Euskaltzaindia ez da beharrezko' EUSKARA ERKIDE BATUA finkatzeko, zeren saiatu denarren ez baitu helburua bete eta ez baitu beteko.
Adeitsuki
Josu Lavin
Neuk ez dut ia inoiz OXALA erabiltzen.
Neuk hiru posibilitate adierazi ditut:
Oxala baletor!
Ai baletor!
eta
Ailetor! (=Ait letor!)
Euskara Erkide Batuak existitzen diren posibilitate guztiak bere egiten ditu, kontutan hartu gabe erdarakadak diren ala ez.
Azken finean euskaldun guztiak erdaldunak (erdaradunak) ere ba dira.
J.L.
Ikusten da argi eta garbi dituzula zure ideiak. Euskaltzaindiak nahi gabe eskuratu duen "erabaki polemiko sortzaile" etiketan famak eragin handia izan du; ez genuke basoa ere aurrean dugula ahantzi behar, nire ustez. Ez dut Euskaltzaindiarekiko duzun jarrera hori neure egiten, ni positiboa naiz; izan ere, beti iruditu zait Euskara Batuaren inguruko jite guztiak elkarren osagarri diren jokabideak direla. Akademiaren arauaren alde egoteak ez dakar eredu honekin batera aldi berean herri-hizkeretara bestela hurbiltzen zaien bestelako ereduak gaiztoak direnik. Gai polita eta interesgarria, Euskara Batuaren koloreari buruzko auzi hau.
Kristina.
"Erdarakada" hitza ez dut nik erabili, baizik eta mailegu. Oso gauza bi dira niretzat.
Zure jarrera hau ikusita, zer iritzi izanen ote duzu zuk Olavide-ren lanaz?
Kristina.
Aurrekoan "herri-hizkeretara bestela HURBILTZEN ZAIEN bestelako ereduak idatzi dut, baina eman behar da honela: HURBILDUKO ZAIZKIEN.
Ez naiz trebea "kortapegarekin", barkatu.
Kristina.
Kaixo Kristina,
Zure idazteko manera’ oso hegoaldekoa iruditzen zait.
Neu ikaragarri positivoa naiz, bestela ez nituzke nire izen egiazkoaz esaten ditudanak esaten, nola esaten baititut eta beti esan ditudan.
Berriki Henrike Knörr euskaltzainak esan digu ezen “zorionak” erdarakada ikaragarria dela! Ni honelako jendearekin ez naiz inora ere joango, mundu desberdinetan bizi baikara.
Olavide? Bibliaren itzultzailea?
Olavidek ez zekien euskara!!!
Josu Lavin
Hegoaldekoa naiz-ta!
[Aturriko euskara biltzen eta aztertzen nabil.]
Agian ez da ene arazoa, baina nik ez nuke horren gaizki hartuko "zorionak"-ri buruzko iruzkina. Izan ere, "eske" gutienik behin esan ez duenik/eskapatu ez zaionik ba al da hemen?
Kristina.
Zorionak erdarakada dela esateak ez du zerikusirik es-ke horrekin.
Euskara Erkide Batuan, bai ZORIONAK bai ES-KE onartuak dira, zein bere erabilera-esparruan.
ZORIONAK horri buruz jada erantzun diot Knörri in www.erabili.com (we we we erabili puntu kom)
J.L.
Post a Comment